viernes, 26 de marzo de 2010

Ondo, Kodelaria!!!!

(Abajo en castellano)

Gure aurkariei aztarna galarazi diegu Kryptexaren Misterioa argitzeko ahaleginean. Informazioa salbu dago. Eta dena zuon lan onari esker.

Ikerlari onak zaretenez, ezkutuko hitza argitu duzue: “IJZUS”, grekoz ‘arraina’. Gogoratuko duzuenez, hainbat aldiz agertzen zen eskuizkribuetan. Gure ikerlarietako batzuk jabetu dira ezkutuko hitzaz. Eskuizkribuak idatzi zituztenak arriskuan egon zitezkeen, norbaitek jazartzen zituelako eta ezkutuko hitzak behar zituzten elkar ulertzeko eta inork aurki ez zitzan.

Erromako katakonba bateko sarreran (ahaztu gabe markatu lekua mapan!), arrain bat orman marraztuta agertu da. Leku honetan aztarna garrantzitsuak egon daitezke!!! Gure taldekide batzuk martxan jarri dira: katakonbara sartu eta informazio guztiz baliotsua aurkitu dute. Han mahai bat zegoen eta gainean zeramikazko plater eta edalontzien hondakinak, txanpon batzuk, kriseiluak, oihal zatiak,... Argazki batzuk bidaltzen dizkizuegu. Dirudienez, han egon zirenek arineketan ihes egin behar izan zuten eta gauza batzuk ahaztuta utzi zituzten. Nork jazartzen ote zituen?

Gainera, katakonbako orman letra eta zenbakiz osatutako koadroa idatz izuen norbaitek eta horren ondoan pergamino bat aurkitu dugu eragiketa matematiko batzuekin. Koadroaren eta eragiketen transkripzioaren argazkia bidaltzen dizuegu.

Koadroari arretaz begiratuz, bertan izen batzuk ezkutatuta daudela ikusi ahal izan dugu. Aurki ditzakezu? Eta eragiketek, zer esan nahi ote dute? Koadroan izen batzuk aurkitzeko koordenadak ote dira?

Ikusten duzunez, erantzunik gabeko galdera asko dago. Zure laguntza behar dugu. Bidal iezazkiguzu zure bilaketak. Denon artean lortuko dugu.

Lan on, ikerlariok!!!!

KODEKIDEAK taldea